Albisteak

Bihar hasiko dira Arroabean Errege Magoen kabalgatarako entseguak

Bihar emango zaie hasiera Arroabean Errege Magoen kabalgatarako entseguei. Antolakuntzak jakinarazi du entseguen egutegia honakoa izango dela:

Entseguen egutegia

Abenduak 23: 17:00etan
Abenduak 27: 11:30ean
Abenduak 30: 11:30ean
Urtarrilak 2: 11:30ean
Urtarrilak 3: 17:00etan

Kabalagatako komisioak adierazi duenez, lehenengo entsegura gerrikoa eramatea beharrezkoa izango da, eta kabalgatan parte hartu ahal izateko, gutxienez bi entsegutan parte hartu beharko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide