Albisteak

Bihar jokatuko dira X. Udako gazteen pilota txapelketako finalak

 Bihar amaituko da X. Udako gazteen pilota txapelketa. Goizeko 11:00etan hasita, hori final jokatuko dira frontoi zaharrean. Jubenil mailan, Odriozola, eta Salegi lehiatuko dira. Alebin-infantil mailan aldiz, Zubeltzu eta Azkue, Mantzisidor eta Agirreren aurka. Kadeteetan, Eizagirre, Sasiainen aurka. Neskek berriz, irailaren 4ko arratsaldean jokatuko dute finala, larunbat honetan ezinezkoa zaielako. Agirre eta Zubizarreta arituko dira txapelaren lehian.
Naroa Agirre Antiguoko txapelketan
Bestalde, Naroa Agirre pilotari arroarrak Antiguoko txapelketaren finalerdia jokatu zuen Miren Larrarteren aurka. Ezin izan zuen garaipena lortu, 6-18 irabazi zion Larrartek.
Aste honetan jokatutako X. Udako gazteen pilota txapeletako partiden emaitzak, honako hauek izan dira:
Abuztuak 26:
  • Aldalur-Olaizola ( 12 ) – Mantzisidor-Agirre (16)
  • Odriozola (18) – Olaizola ( 8)
  • Agirre ( 18) Zubizarreta (9)
Abuztuak 27:
  • Salegi(18) – Olaizola (16)
Abuztuak 18:
  • Uria-Luluaga (3)- Mantzisidor-Agirre(16)
  • Karmona (4)-Zubizarreta (18)

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide