Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar izango da Gurutzeaga pilotalekuan Txokoko Pilota Torneoaren amaiera. Maiatzaz geroztik, zaleek ia egunero jokatu dituzte partidak, eta orain, espero ziren bi norgehiagokekin amaitzen da txapelketa.
18:30ean, hirugarren eta laugarren posturako lehia hasiko da Julen eta Jone eta Mikel eta Kixkurraren artean. Partida hau final handiaren atarikoa izango da.
Ondoren, final handian, Adonis eta Aner, Xabat eta Mattinen aurka arituko dira. Bi taldeek trebetasun eta erabakitasun handia erakutsi dute txapelketan zehar, eta partida honek zehaztuko du nortzuk izango diren aurtengo Txokoko Pilota Txapelketako txapeldunak.