Bihar, martxoak 4, hitzordu garrantzitsua dugu: “Gaztetxea zentrora, elkartasun egitaraua”

Gogoratu, azken astean Zestoan Gazte Asanbladak emandako birjabetzearen harira, bihar, martxoak 4, eskualdeko gainontzeko Langile Kontrolpeko Espazioekin batera elkartasun egitaraua dugula.

Plangintza:

  • 9:30: HARRERA
  • 10:00 AUZOLANA
  • 14:30 BAZKARIA+SOLASALDIA
  • 19:00 MANIFESTAZIOA: “GAZTETXEA ZENTRORA, SOLUZIOA ORAIN!”

Azpimarratu nahi dugu, mobilizazioari dagokionez, zentroa eskuratu badugu ere, hori bermatzeko dugun tresna bakarra udala eta gotzaitegiari presioa egiten jarraitzea dela.

Beraz, dei egiten diogu herritar orori, bihar, martxoak 4, Zestoako gaztetxe berrira gerturatzeko.

GAZTETXEA ZENTRORA, SOLUZIOA ORAIN!!

Z.G.A

860f61bdbbb6486f9e6e89ed8cde2761




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide