Albisteak

Bihar, ostegunez, hasiko dira Asentzioak Endoian

Asentzio jaiek ez dute urtero egun finkoa izaten, izan ere, Pazko Igandetik kontatzen hasi eta 40 egunera izan dira jaiak. Aurten, maiatzaren 29an izango da, ostegunez, Asentzio Eguna. Endoian egun hori aukeratu dute jaiei hasiera emateko, txupinazoa eta mezarekin emango diote jaiei hasiera eta ondoren auzo afaria izango dute trikitilariekin. Ostiralean Mus Txapelketa egingo dute aurreneko aldiz eta larunbatean erromeria izango da. Igandean emango zaie jaiei amaiera meza, Itziarko dantzariak eta herri kirolekin.

Maiatzak 29, osteguna

19:30 Txupinazoa
20:00 Meza
Ondoren, auzo afaria trikitilariekin

Maiatzak 30, ostirala

Endoiako I. Mus Txapelketa
Izen ematea: 20 euro
Sariak:
1. 300 euro + txapelak
2. 150 euro
3. Opariak

Maiatzak 31, larunbata

Erromeria Ane Urbieta eta Haitz Martin trikitilariekin

Ekainak 1, igandea

11:00 Meza
Ondoren, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia
13:00 Luntxa
14:00 Auzo bazkaria
17:30 Herri kirolak
– Aizkoran: Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugertza
– Harri jasotzen: Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide