Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroako Eskolak, Aranzadi elkartearekin elkarlanean, Hezkuntza Sailaren STEAM deialdira aurkeztu zuen proiektua. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) arloetan berrikuntza-proiektuak garatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza da.
Putzuak 5,5 metroko zabalera eta 6,8ko luzera izango du eta Sakulupe parkean kokatuko da, eskolaren aldamenean baino hezietatik kanpo. Zuzendariak pozez adierazi digu, Udalak inongo oztoporik ez zuela jarri proiektua eskolako eremuetatik kanpo eraikitzeko, eta espazioaren lagapena eskertzen du, bestela proiektua ez baitzen posible izango.