Albisteak

Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin du Zestoako EHbilduk

Azaroaren 20rako manifestazio nazionala deitua du EH Bilduk Bilbon, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte lelopean. Bertara joateko autobusa antolatu du Zestoako EHbilduk eta herritarrei Bilbora joateko dei egin die. Izen-ematea irekita dago jada herriko hainbat tabernetan. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide