Albisteak

Bilboko manifestaziora joateko autobusa izango da Zestoatik

Larunbat honetan (Urtarrilak 14) Sarek antolatutako manifestazioa izango da Bilbon. Euskal presoak Euskal Herrira lemapean egingo da manifestazioa, eta bertara joateko autobusak egongo dira Zestoatik.

Manifestaziora autobusez joan nahi dutenek Koiote eta Fati tabernetan dute izena emateko aukera. Autobusak Gurutzetik irtengo dira 15:30ean.

17:30ean hasiko da manifestazioa Bilboko La Casillan, eta manifestazioa amaitzean izango da itzulera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide