Albisteak

Bisita gidatua Zestoan “Ezkutuko Altxorrak” egitarauaren barruan

Datorren igandean, abuztuaren 4an, “Ezkutuko Altxorrak” egitarauaren barruan bisita gidatua izango da Zestoan. Vicente Davila arituko da gida lanetan aurrekoetan bezala. Eguerdiko 12:00etan, Zestoako plazan emango zaio hasiera bisitari.

“Zestoa, Bainuetxearen hiria” bezala izendatu dute bisita. XVIII. medearen amaieratik gaur egunera arte Zestoak bere ur sendagarriei esker bizitako istorioak kontatuko dizkigu Davilak. Garai horretan eraiki ziren hotelen arteko ibilaldi labur batean, Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren disdira eta oraina gogoraraziko dizkigute.

Ezkutuko Altxorrak

“Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Orain arte, hainbat bisita egin dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin dituzte saioak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide