Albisteak

Bizitza plataformak Bilbon deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

“Osasuna eta askatasuna” aldarrikatu eta “azken hilabeteetan gizateriaren kontra egiten ari diren krimenak” salatzeko manifestazioa deitu du Bizitza plataformak hilaren 27rako, Bilbon. EITBren egoitza aurrean hasiko da mobilizazioa, arratsaldeko 16:30ean.

Manifestaziora joateko hainbat autobus antolatu dituzte eta Zestoa eta Arroatik ere pasako da autobus horietako bat. Izena eman nahi dutenek 650 431 859 telefono zenbakira deitu behar dute. Antolatzaileek azaldu dute autobus batzuk goizean irtengo direla eta beste batzuk arratsaldean, hainbat ekintza eguerdiko 12:00etan hasiko baitira. Bilbotik itzultzeko ordua arratsaldeko 20:30ean finkatu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide