Albisteak

Argazkia: www.ondojan.com

BMW Mas Gastronomia saria jaso du Araneta erretegiak

MBW Mas Gastronomia saria jaso berri du Araneta Erretegiak. Erretegien kategorian saritu dute Joseba Odriozolaren jatetxea. Joan den otsailean iragarri zuten berria eta ekainean egin behar zuten sari banaketa. Covid-19ak ekarritako osasun egoera dela eta, ekitaldia atzeratu egin behar izan zuten. Atzo egin zuten ezohiko sari banaketa eta irabazleek bideo konferentzia bidez hartu zuten parte.

Odriozolak eskerrak eman nahi izan zituen jasotako errekonozimenduagatik. Saria lantalde guztiarena eta bezeroena dela nabarmendu zuen eta jatetxeko ateak berriro ere irekitzeko irrikatan dagoela.

Argazkia: www.ondojan.com

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide