Bolumen handiko hondakinak ostegun goizean jasoko dira
Danbolin— 2017-01-04Datorren ostirala, urtarrilak 6 jai eguna izanik, Bolumen Handikoen (altzariak, etxetresnak…) bilketa urtarrilaren 5ean egingo da Zestoan.
Herritarrek asteazken gauean atera beharko dituzte hondakinak, eta ostegun goizean pasako dira bilketa egitera.
Mankomunitatetik gogoratu nahi dute, hala ere, jai egunik ezean, hileko lehen eta hirugarren ostiraletan pasako direla bilketa egitera, eta herritarrek bezperan gauez atera beharko dituzte.
IRUZKINDU