Albisteak

Bolumen handiko hondakinen bilketa berriro ere martxan

Bolumen handiko hondakinak jasotzeko zerbitzua berriro ere mantxan da gaurtik aurrera. Koronabirusaren ondorioz, zerbitzu asko eten behar izan ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Gauzak bere onera itzultzen ari direla adierazi dute eta zerbitzu guztiak berriz ere martxan izateko bolumen handiko hondakinen bilketa berriz ezartzea falta zitzaien. Gaurtik aurrera, Emaus S. Coop. enpresako langileak bolumen handikoak etxez etxe biltzen hasiko dira. Zerbitzua erabili ahal izateko, aurrez 656789574 telefono zenbakira deitu behar da.
Hemen dituzue zerbitzua erabili ahal izateko jarraitu beharreko segurtasuna neurriak:
  • Ezingo du etxebizitzaren barruan beste enpresaren bateko langilerik egon: gremioren bat badago obra-lanak egiten ez dira Emauseko langileak sartuko.
  • Maskara edo musukoa jantzita izan beharko du zerbitzua eskatu duen herritarrak momentu oro.Langileekin bi metroko distantzia errespetatu beharko du zerbitzua eskatu duen herritarrak momentu oro.
  • Ezingo dute langileekin gertuko harremanik izan ez umeek ez arrisku-talderen bateko herritarrek, etxean baleude, behintzat.
  • Arropa edo zapatak eraman behar badira, garbituta egongo dira, eta itxitako poltsetan sartuta.
  • Ezingo zaizkio eman Bolumen Handiko bilketa zerbitzuari hondakin hauek: barruko arropa, garbiketa trapuak, lan-arropa.
  • Zapatak arropetatik berezituta emango dira, eta poltsa itxitan sartuta.
  • Beste hainbat objektu emateko, poltsa edo kaxa itxitan eman beharko dira, hala nola jostailuak, platerak, dekorazio elementuak, aparatu elektriko edo elektronikoak, liburuak…
  • Lastairak bilduta egingo dira osorik plastikoarekin edo funda garbiarekin.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide