Albisteak
“Boluntarioen lana herrian” mahai-ingurua atzo Jubilatuen tabernan
— 2018-05-17“Boluntarioen lana herrian“ mahai-ingurua izan zen atzo, Jubilatuen tabernan Astinduk antolatuta. Juani Zunzunegi, Esti Zabala, Mari Jose Etxeberria eta Xanti Ugartek hartu zuten parte mahai-inguruan. Boluntario gisa bizi duten esperientzia azaldu zuten hasteko eta gaia herrira zabalduz joan ziren. Boluntario izatea norberari barrutik irten beharreko zerbait dela aipatu zuten. Bestalde, herri mailan boluntario gisa dabiltzanak elkartzeko beharra ikusten dutela adierazi zuten. Elkarren kezkak, beharrak eta esperientziak elkarbanatzeko taldea sortzea aberasgarria izango dela uste dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide