Albisteak
Pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du “Gurutze” jubilatu elkarteak
— 2018-05-17Zestoako “Gurutze” pentsiodun eta jubilatuen elkarteak, datorren maiatzaren 26an, larunbata, Donostian egingo den pentsio publiko duinen aldeko manifestaziora joateko deia egin du. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta Zestoatik joateko autobusa antolatu dute. 16:30ean irtengo da Gurutzetik eta itzulera manifestazio amaitu eta ordu erdira izango da.
Maiatzaren 23a baino lehen izena eman beharko da Jubilatuen bulegoan, egunero, goizeko 11etatik 12etara, asteazkena izan ezik edo 650 708 770 telefonora deituta. Pertsonako 6€ ordaindu beharko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide