Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

IV. Herri Azoka antolatu du Astinduk datorren maiatzaren 26rako. Aurtengo azokan, herriko boluntarioen lana balorean jarri nahi da. Asteazken honetan, maiatzak 16, “Boluntarioen lana herrian” mahai-ingurua antolatu dute azoka girotzen joateko. Jubilatuen tabernan izango da, arratsaldeko 19:00etan eta ondoren luntxa egongo da. Mahai-inguruan, arlo ezberdinetan boluntario lanetan diharduten lau herritarren testigantzak entzun ahal izango dira.