Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Positibo kopuruak gora egin du EAEn. Osakidetzak 14.039 PCR eta antigeno proba egin ditu azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.310 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 132 gehiago: 552 Gipuzkoan, 631 Bizkaian eta 110 Araban. Egindako frogen %9,3ak positibo eman dute. EAEtik kanpo bizi diren 17 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan 518 pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino 10 gehiago eta horietatik 135 daude ZIUn.
Nafarroan ere positibo kopuruak gora egin du. Atzo egindako frobetan 217 kasu baieztatu dituzte aurreko egunean baino 85 gehiago. Guztira 2.910 froga egin dituzten eta horien %7,45ak positibo eman dute.