Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, bost kasu positibo atzeman dituzte astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan herrian: hiru astelehenean, bi asteartean eta bat asteazkenean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 436,57 kasukoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa, 1.06koa.
Eskualdean zortzi kasu positibo atzeman ditu Osakidetzak atzo egindako frogetan: lau Zarautzen, eta Azkoitian, Azpeitian, Getarian eta Orion bakarra. Gainontzeko herrietan ez dute positiborik atzeman.