Albisteak

Bost kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken bi egunetan Zestoan

Bost kasu postibo zenbatu ditu Osakidetzak azken 48 ordutan Zestoan: bat asteazkenean eta lau, atzo, osteguna. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak gora egin du,  808,77 kasukoa da gaur.

Osakidetzak 14.144 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 1.207 positibo detektatu dira (egindako proben %8,5a) : 561 Bizkaian, 545 Gipuzkoan eta 87 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 11 pertsonek ere positibo eman dute. Guztira, 339 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 69 ZIUn.

Neurri murriztaileak

Joan den asteburuan Eusko Jaurlaritzak iragarri zituen neurri murriztaileak gaur sartuko dira indarrean. Neurri horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa guztian izango dute eragina. Bestalde, egoera epidemiologiko larria duten herrietan neurri murriztaile gehiago ezartzea erabaki zuen atzo Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordeak.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide