Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19aren bilakaeraren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, bost kasu positibo atzeman dituzte Zestoan (bi kasu ostiralean, bat larunbatean eta beste bi igandean) ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Azken hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 590,65 kasukoa da herrian.
Eskualdean 56 kasu baieztatu dituzte asteburuan, gehienak Zarautzen, 19 hain zuzen. Azpeitian, berriz, hamalau positibo zenbatu dituzte, bost Azkoitian, zazpi Zumaian, hiru Getarian, bi Aizarnazabalen eta bakarra Orion. Errezilen, Beizaman eta Aian ez dute kasurik zenbatu.