Albisteak
Bost positibo zenbatu Osasun Sailak azken orduetan Zestoan
— 2020-11-13
Bost kasu positibo gehiago zenbatu ditu azken orduetan Osasun Sailak Zestoan. Astelehenetik ostegunera bitartean 17 kasu atzeman dituzte herrian. Eskualdean, 45 pertsonak eman dute positibo azken orduetan egindako frogetan, atzo baino bi gutxiagok. Atzoko moduan, Azpeitian zenbatu dira kasu gehienak, hamabi hain zuzen ere. Azkoitian bost kasu baieztatu dira, lau Zarautzen eta Aian, zazpi Orion, hiru Getarian, bi Errezilen eta Zumaian eta bat Aizarnazabalen. Beizaman ez da kutsaturik baieztatu.
EAEn ere positibo kopuruek arinki egin dute gora gaurkoan ere. 17.061 PCR eta antigeno froga egin ditu Osakidetzak azken orduetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.420 positibo baieztatu dituzte, atzo baino 11 gehiago: 619 Gipuzkoan, 653 Bizkaian eta 137 Araban. Egindako frogen %8,3ak positibo eman dute. EAEtik kanpo bizi diren 11 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan atzo baino lau pertsona gehiago daude ospitaleratuta, guztira, 500 eta horietatik 134 daude ZIUn.
Nafarroan 238 kasu baieztatu dituzte, atzo baino 22 gutxiago. 3.520 PCR eta antigeno froga egin zituzten eta egindako proben %6,1ak eman dute positibo.