Albisteak

“Bost teilatu” film laburren bilduma aurkeztuko dute larunbatean kultur etxean

“Bost teilatu” filma eskainiko da bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean. “Bost teilatu” izenburupean, bost filma labur ikusiko dira: Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak Tafallan errodatutako “Krak”, Josu Martinezek Baigorrin egindako “Hitzak”, Eñaut Castagnetek Beran eta Lesakan sortutako “Muga”, Leire Egañak Galdakaon grabatutako “Erlojipekoa”, eta, azkenik, Raul Barrenasek Hernanin grabatutako “Arnasa”.

Jakina den bezala, 2021ean Udalbiltzak “Geuretik sortuak” egitasmoa jarri zuen martxan. Euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala da egitasmoa. Besteak beste, idazle, zinegile edota antzerkigileen egonaldiak sustatu dira Euskal Herriko hainbat udalekin elkarlanean. Hautatutako artistek euren bizilekua ez den herri batean hilabete inguruko egonaldia egin dute, herriaren errealitatea oinarri hartuta edota herriarekin batera hitzartutako gai baten inguruan, euskarazko sormen lan bat garatu ahal izateko. Amancay Gaztañagak zestoarra eta Erika Olaizolak Tafallan (Nafarroa) egin zuten egonaldia, filma labur bat sortzeko, eta haren emaitza da “Krak” ikus-entzunezkoa.

Filmaren teaserra:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide