Bozketako emaitzak Aizarnan 2019
— 2019-05-01
Apirilak 28. Espainiako Kongresua osatzeko bozketak ospatu dira Aizarnan. Lasai igaro da eguna, beraz ez dago azpimarratzeko askorik, parte hartze handiagoa izan dela esatea bakarrik, 2016 urtekoekin konparatuta.
Beti egin ohi dudan bezala, bozketek utzi dituzten emaitzak azalduko ditut behean, beti ere Aizarnako mahaiari aipamen berezia emanez jakina.
Zestoa osoari begiratu eta EHBildu izan da bozketan nagusitu dena eta bozka gutxiren aldearekin EAJ bigarren. Beste alderdiei begiratu eta diferentzia handia ikusten da, lehengo eta bigarrengo gelditu direnekin.
Aizarnako emaitzetan desberdintasun pixka bat ikusten da Zestoakoekin alderatuz, hemen EHBildu eta EAJ alderdien artean diferentzia handiagoa dago.
Dena den herriak bozkatu du eta emaitza hauek utzi dizkigu. Demokraziak duen balorea handia da, akatsak ere izango ditu seguruenik, baina oinarri bat besterik ez denez, honek duen garapenak ez du mugarik.
Zaindu beharreko balorea dela ezin ukatu, ez dut uste arriskuan dagoenik, baina hainbeste kostatako oinarria erortzen ezingo dugu utzi.
Behean argitaratzen ditut Aizarnako mahaian jaso direnak, Zestoa osoan jasotakoekin batera.
KONGRESUA OSATZEKO BOZKETA 2019
ZESTOA …………………………………………AIZARNAKO MAHAIA
EH Bildu– 809 ……………………………………………………….84
EAJ-PNV– 724………………………………………………………43
U P– 234 ……………………………………………………………. 15
PSOE– 136 …………………………………………………………..11
PP– 10…………………………………………………………………0
C’s– 9 ………………………………………………………………….0
PACMA– 9 ……………………………………………………………0
VOX– 5……….. ………………………………………………………0
EB– 2………… …………………………………………………………0
PUM+J– 1 ……… …………………………………………………….0
Egin zaitez bazkide