Albisteak

Brokel-dantzen ikuskizuna eskainiko du Itxaropenak ostiralean

Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskainiko du ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan hasita, frontoi zaharrean. Dantzari taldeak brokel-zikloa eskainiko du; Gipuzkoako dantzen sorta. XIX. mendean ohikoa zen brokel-dantza Gipuzkoako herrietako jai nagusietan eskaintzea. Dantza-maisuek gazte talde batekin dantzak prestatu, eta herriz-herri eskaintzen zituzten emanaldiak. Badira 1928ko Zestoako jaietako irudiak dantzari gazteak brokel-dantzako dantzak dantzatzen. Aurtengo udan Itxaropena dantza taldeko kideek dantza horiek prestatu eta ostiral honetan aurkeztuko dituzte.

Herriko 22 dantzarik hartuko dute parte ikuskizunean: Maddi Alberdi, Aizpea Aristi, Amaiur Aristi, Amaia Alonso, Izaskun Alonso, Sara Balentziaga, Xabier Bidezabal, Maite Eizagirre, Peru Gartzia, Elene Goenaga, Naroa Goikoetxea, Intza Illarramendi, Itxaso Lopetegi, Leire Lopetegi, Ane Mendizabal, Mikel Olaizola, Unai Olaizola, Nahia Ulazia, Ane Urbieta, Esti Zabala, Ekiñe Zubeldia  eta Elaia Zunzunegik eskainiko dituzte dantza ezberdinak. Musikaz, berriz, Garikoitz eta Jon Mendizabal arduratuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide