Albisteak

Bueltan da San Joan sua

Bi urteko etenaren ostean, bueltan da San Joan bezperako sua. Arroabean bi eguneko egitaraua antolatu dute. Ostegunean auzolana egingo dute Elkargunean, arratsaldeko 17:00etan hasita. 22:30ean, berriz, San Joan sua piztuko dute Rezolagunean. Ostiralean dantza ikuskizuna eskainiko dute Arroako dantza eskolako haurrek plazan. 18:00etan, heriotzari buruzko kafe tertulia egingo dute Elkargunean, eta 19:30ean, argazki rallyko sariak banatuko dituzte eskola zaharrean.

Zestoan, berriz, ostegun iluntzean piztuko dute sua, 22:15ean, plazan. Idiakaitz txistulari taldekoek eta dantzariek hartuko dute parte.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide