Albisteak

Bueltan da San Silbestre lasterketa herrikoia

Bi urteko etenaren ostean, bueltan da San Silbestre lasterketa herrikoia. Urtea bikain amaitzeko aukera izango dute korrikalariek aurten.

Arratsaldeko 17:00etan hamar urtera arteko haurren txanda izango da. Plazatik hasi eta plazan amaituko dute ibilbidea. Ondoren, 11 eta 15 urte bitarteko gazteek 1.000 metro egingo dituzte. Azkenik, 16 urtetik gorako korrikalarien unea izango da, eta 3.000 metroko ibilbidea egin beharko dute.

Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, arratsaldeko 16:00etatik 16:45era bitartean, plazan. Antolatzaileek jakinarazi dute irabazleentzako opariez gain, partaideen artean opariak zozkatuko direla.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide