Albisteak

Bueltan da Zestoako Herri Krosa

Bi urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatzen duten herri krosa. 42. edizioa izango da aurtengoa eta martxoaren 20an jokatuko da. Parte hartu nahi dutenek aurki eman ahalko dute www.herrikrosa.eus web orrian, bost eurore truke. Lasterketa egunean ere izena eman daiteke, hamar euro ordainduta.

Ohi bezala, haur, gaztetxo zein helduei zuzendutako lasterketak egongo dira. Txikienen lasterketekin hasiko da eguna, goizeko 10:00etan. Ondoren, 10:15etatik aurrera, benjamin, alebin eta infantil kategorien unea izango da. Helduen lasterketa, berriz, 11:30ean hasiko da.

Azken urteetan bezala, helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte. Bata motza izango da (2.770m) eta bestea luzea (8.630m). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Azkarren iristen diren lehen bost korrikalariek sariak jasoko dituzte, baita lehenengo herritarrek ere. Gainontzeko lasterkari guztiek oparia eta hamaiketakoa izango dute amaieran.

Hemen ordutegia:

10:00 eskolaurreko neska-mutilak / Gurutzetik plazara / 150m.

10:05 2014-2015 ureetako neska-mutilak / A bira / 300.

10:15 benjamin neskak (2012-2013) /B bira / 600 m.
           benjamin mutilak 2012-2013) /B bira / 600 m.
10:30 alebin neskak (2010-2011) / B2 / 1.350 m.
            alebin mutilak (2010-2011) / B2 / 1.350 m.
10:45 infantil neskak (2008-2009) /A1-B2 / 1.800 m.
           infantil mutilak (2008-2009) / B3 / 2.250 m
11:30 –  1 Birakoa, 2.770m. 2007 urtekoak eta aurrekoak.
              3 Birakoa, 8.630m. 2006 urtekoak eta aurrekoak.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide