Albisteak

Bullyingaren inguruko tailerra Zestoako Herri Ikastetxean

Ostegun honetan Bullying, non dago muga? solasaldia izango da Zestoako Herri Ikastetxean. Saioa eskolako jantokian izango da, 17:00etan hasita. Gurasoek hitzaldia jarrai dezaten, umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute bertan. Bullynga saihesteko, identifikatzeko eta esku-hartzeko baliabideak eskaintzea izango dira solasaldiaren helburu nagusiak, eta horretarako kasu errealak erabiliko dituzte.

Honako eduki hauek landuko dituzte tailerrean:

  • Bullying/Cyberbullying VS. gatazka puntuala.
  • Dekalogo desberdinen aurkezpena.
  • Protokoloen ezagutza.
  • Trebezia sozialak, komunikazioa, enpatia, entzumen aktiboa…
  • Bitartekaritzaren eragina bullying egoeretan ezagutzea.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide