Albisteak

Caixabank Masterseko partidak jolastuko dira asteartean Gurutzeaga pilotalekuan

Argazkia: Baiko Pilota

Abuztuaren 12an, Zestoak bi pilota partida profesional hartuko ditu, udan zehar jokatuko den Caixabank Masters txapelketaren baitan. Hitzordua udal kiroldegian izango da, 19:00etatik aurrera.

Lehen partidan, Egiguren V.ak Gabirondorekin batera jokatuko du, Alberdi II.a eta Ugartemendia bikotearen aurka.

Ondoren, partida nagusia jokatuko da, Masterseko A Serieko laugarren jardunaldiari dagokiona. Bertan, Artola-Martija eta Larrazabal-Rezusta, bikoteak arituko dira nor baino nor gehiagoka.

Sarrerak salgai:

Abuztuaren 12ko jaialdirako sarrerak salgai daude. 20 euroan eros daitezke turismo bulegoan, edo 30 euroan leihatilan bertan. Online ere eskuragarri daude, lotura honetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide