Albisteak
Candido Ibar: “Epaiketa justu bat eginez gero, libre utziko lukete Pablo”
— 2018-10-0224 urte daramatza preso Pablo Ibarrek Floridan, horietatik 15 heriotzaren korridorean eman ditu. 2000. urtean zigortu zuten Ibar, 1994an klub baten jabea eta han lan egiten zuten bi emakume hiltzea egotzita. 2016an, zigorra baliogabetu zuen Floridako Auzitegi Gorenak eta orain, berriz epaituko dute. Atzo, astelehena, hasi ziren epaimahai berria aukeratzen. Haren aita, Candido Ibarrekin (Zestoa 1945) hitz egin du epaiketa berriaren harira Urola Kostako Hitzak.
Zer moduz dago Pablo?
Azkenengo bisitak oso onak izan ditugu. Pablok bere abokatuekin hitz egin du, eta epaiketarako prest daude guztiak. Semea gustura ikusi dut bisitetan, eta abokatuekin ere hala dago.
2000. urtean epaileak heriotzaren korridorera zigortu zuen, eta 2016an epaia bertan behera utzi zuten. Zer gertatu zen?
2000. urteko epaiketan Pablok ez zuen abokatu ona eduki. Bi urte lehenago, Pablo eta Seth Peñalver epaitu zituzten, haiek zirelakoan hiru lagunen hiltzaileak. Baina epaiketa hura baliogabetu egin zuten — epaimahaia ez zen ados jarri errudunak ziren edo ez erabakitzerakoan–. Bigarren epaiketaren atarian gaixotu egin zen orduko gure abokatua, eta atxilotu egin zuten. Orduan, gure semea eta Peñalver banaka epaitu zituzten. Abokatu hura ez zen batere ona, eta epaileak erruduntzat jo zuen Pablo. Auzitegi Gorenak epaiketa errepikatzeko agindu zuen duela bi urte eta erdi, aurrekoan Pablok prestigiozko abokaturik ez zuelako eduki eta frogen ebidentzia gutxi zeudelako.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitza atarian.
Egin zaitez bazkide
INKESTA

GIDA
AZKEN ALDIZKARIA
-
Otsaila 2023
— 2023-03-21Deskargatzeko egin klik hemen.