Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Correoseko etxea eraisten hasi ziren duela egun batzuk. Lanak egiten hasi zirenean amiantoa aurkitu zuten bertan, eta material hori kenduta, eraisten ari dira orain.
Udalak harrizko egitura babestea erabaki du: “XIX mendearen bigarren zatian Donostiako hiribilduko harrresiak eraitsi eta gero zabaltze proiektua egin zuen Antonio de Cortazar arkitektoak diseinatutakoa da Correos etxearen beheko zatia. Hori kontutan hartuta, Udalak mantentzea erabaki du eraikin berria egiten denean zati hori errespetatu dadin” azaldu du Mikel Arregi alkateak. Lanak amaitutakoan, beraz, harrizko zati hori geldituko da. Bestalde, erakundeak jakinarazi du eremu hori etxebizitza sozialak egiteko erabili nahiko lukeela.