Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Correoseko bulego berria zabalduko dute bihar, ostirala. Anbulatorio zaharreko gela batean egongo da bulegoa aurrerantzean. Bi sarrera izango ditu: sarrera nagusia eta igogailukoa. Buzoia ere jarri dute, sarrera nagusiaren eta igogailuaren artean. Ordutegiari dagokionez, orain arteko berbera mantenduko du: goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Correoseko eraikina, martxoa amaierarako eraitsita izatea aurreikusten du udalak. Duela hilabete batzuk lizitaziora atera zuen udalak eraisketa proiektua. Bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta Zanjados y Desmontes S.A enpresari esleitu zaio obra. Lanek 69.000€ gehi BEZ-eko aurrekontua izango dute.