COVID-19: Zestoako EAJ-PNVko udaltaldeak proposatutako neurriak

Covid-19a gure gizartean agertu bezain pronto Zestoako EAJ Udal Gobernuaren zerbitzura jarri zen. Laguntzeko eta erabateko babesa eskeiniaz. Ikusirik krisi mahairik ez zela osatuko, asteroko jarraipen batzarrak egitea proposatu genuen eta horrela izan da. Batzar hauetan informatuak izan gara zer erabaki hartu izan diren. 

Orain eskenatoki berri bat dugularik aurrean, neurriak eta laguntzak eskeintzeko garaia da. Kontutan izan behar da Fondo Forala nabarmen gutxituko dela eta honek gauza asko birplanteatzera eramango gaituela. EAJ-k neurri hauek proposatu izan ditu. Batzuk dagoeneko Udal Gobernuak  bere aldetik martxan dituenak.

1.- Udal tasa eta zergak.  Zabor bilketa, ura eta terrazak ez kobratzea. 3 edo 6 hilabete. Udalaren egora ekonomikoaren arabera. IBIa atzeratu. 

Foru Aldundiak Arau aldaketa martxan jarri dezake, Udalek   aipatutako tasak ez kobratzea posible izan dezaten. 

2.- Obra txikiak egiteko baimenen suspensioa altxatzea.  Honek, beste gremio batzuk bultzatzen lagunduko du. Eraikuntzako obra txikiak egiteko enpresak eskaerak eginak dituzte udaletxeetan, eta hauek aktibatzea egoki ikusten da.

3.-Komertzioak, lehengo fase batean, eta ostalaritza hurrengo batean, irekitzen direnerako protokoloetara egokitzeko egin beharko dituzten inbertsioetarako laguntzak. Bailaretako agentzien bidez, bere negozioa egoera berrira egokitzeko bide edo modu berriak landu nahi dituzten pertsonei hau da bere negozioa birpentsatu nahi dutenei laguntza eskaini.

4.- Kontsumorako bonoak martxan jarri. Bonoen balorearen %20 edo %30 udalak bere gain hartuz. Kantitatea, udalaren egoera ekonomikoaren arabera, eta komertzio kopuruaren arabera. Edo, Zestoan onartu dugun moduan 50.000€ko laguntza lerro bat komertzio txiki, ostalari eta beharrean daudenentzako.

Kanpaina hauek, aktibitatea bueltatzen denerako aurreikusten ditugu, baina aldi berean, kanpaina horien planifikazio bat ere lantzea egokia litzateke. Udara/ udazkena/negua. Ziurrenik hurrengo fase batzuetan ere zailtasunak egongo dira, eta aurrekontu aldaketak datozten neurrian egokitu beharko gara guztiok. Gizarte zerbitzuetarako laguntza bereziak aurreikusten ditugu.

Ikusita, beste erakundeak zer pentsatzen ari diren,  egokiena da, herrietatik ere kontsumorako konfiantza errekuperatzen laguntzea.

 

                            Zestoako EAJ/PNV




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide