Albisteak

“Covid-ari beste begirada bat” izenburupean egin du topaketa Bizitza plataformak

Nerea Jurado ekonomilaria eta Elena Egiguren abokatua izan dira goizeko hizlariak eta arratsaldean berriz, Juanjo Martinez medikua eta Jon Ander Etxeberria biologoaren txanda izan da

Txalaparta doinuekin eman diote hasiera Bizitza plataformak gaurko egunerako antolatua zuen egitarauari. Jakina denez, Udalak ez du ekimena baimendu, baina, plataformak aurrera egin du egitarauarekin. Idoia LarraƱagak sarreran esan du horrelako mobilizazioak eta infraestruktura handirik gabeko informazio emateak egiteko, “ez dela herriaren baimenik behar, horrelakoetan egiten dena Ertzainetan notifikatzea dela”. COVIDari beste begirada bat lemapean egin da Plazaz plaza topaketa hau eta LarraƱagaren esanetan “denon errespeturako eta denon ongizaterako, beste ikuspuntu batzuei aukera eman eta erdoil eta kateamenduak askatzea” izan dute helburu. Nekane Jurado ekonomilariak eta Elena Egiguren abokatuak hitz egin dute aurrena eta ondoren mikrofono ireki tarte bat izan da galdera edo iritziak partekatzeko. Goizeko saioari amaiera emateko, Xabier Silveira eta Mikel Altzuart bertsolarien saioa izan da.

Lau Iturri eta Zubiaurre inguruetan bazkaldu ondoren, 18:00etan ekin diote frontoi zaharrean arratsaldeko saioari. Bertan, Juanjo Martinez medikua eta Jon Ander Etxeberria biologoa aritu dira. Goizean baino jende gehiago bildu da arratsaldean. Musikarekin eman zaio topaketari amaiera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide