Albisteak
COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea egin dute Zestoan
— 2022-02-05Zestoako Osasun eta Askatasuna aldeak deituta, COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean udaletxe azpian Bazterketarik gabeko herri batean bizi nahi dugulako lelopean.
Elkarretaratzearen ondoren, hitz egin nahi zuen orori mikrofonoa eskaini zitzaion. Covidaren agiriaren inguruan aipatu zen ez zuela “inongo oinarri sanitariorik” eta “baztertzailea eta ilegala izateaz gain kontrol soziala inposatzeko modu bat besterik ez dela”. Bestalde, “gazteen beharraz” ere aritu ziren, bertaratutakoen esanetan, “gazteak baitira herriaren etorkizuna”. Komunikabideak ere izan zituzten hizpide eta elkarretaratzean parte hartu zutenen hitzen arabera, “komunikabide guztiek bateratasuna izan dute, informazio bakarra emanez”. Zestoa Osasun eta Asktasuna taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkie atzoko elkarretaratzera hurbildu ziren guztiei.
Egin zaitez bazkide