Albisteak

[DANBOLIN AZOKA] Larunbateko azokarako dena prest!

Herritarrek emandako altzari, arropa eta bestelako gauza mordoa jaso dugu. Eskerrik asko aldez aurretik!

Egun hauetan antolatzen eta prezioak jartzen aritu gara eta argazki batzuk ere atera ditugu gutxi gorabehera zer jaso dugun ikus dezazuen. Dena ez dago argazkitan, noski!

Prezio merkeak jartzen saiatu gara, helburua saltzea baita. Ez genuke nahi gauza pila bat berriro bueltan eramatea.

Goizeko 11:00etan irekiko da azoka eta 20:00ak bitartean egongo da zabalik. Koktelak dastatzeko aukera izango da eguerdiko 12:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide