Albisteak

Danbolin ere larunbateko Herri Azokan izango da

Datorren larunbatean, hilak 26, Astinduk antolatutako IV. Herri Azoka egingo da. Goizean, bigarren eskuko azoka eta artisauen postuak egongo dira. Arratsaldean aldiz, herriko eragileen txanda izango da. Saharako taldea, San Juan Fundazioa, AEK, Arroa Beheko Bidegorriaren aldeko kideak edota Odol emaileak euren tokitxoa izango dute plazan. Danbolin ere bertan izango da. Pasa den martxoan, Danbolinek 18 urtetan zehar argitaratutako argazki eta liburuak atera genituen kalera. Jendeak bilduma osatzeko aukera izan zuen. Oraingo honetan ere berdin egingo dugu. Orduan garaiz ibili ez zinetenok, larunbatean zuen Danbolin bilduma osatzeko aukera izango duzue.

Aldizkari eta liburuez gain, bazkide egiteko aukera ere egongo da. Urtean 15ÔéČtako bi kuota ordainduta gure proiektuari laguntzeko aukera izango duzu, hilero zozketa zoragarri batean parte hartuz. Bazkide egiten diren guztien artean Aranburu landetxean bi pertsonentzako bazkaria zozketatuko dugu, ez galdu zure aukera!

Hemen egitaraua irakurgai.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide