Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Ekainberri-Arazik Danbolinzulo haitzulora irteera egin du gaur arratsaldean. Herritarrek aspaldidanik ezagutzen dute Danbolinzulo koba. Kondairak dio, bertan, herriko danbolinteroak lapurtutako ardiak hil eta gatzatuta edukitzen zituela ezkutuan. Hortik bere izena. Duela urtebete inguru ordea, 18.000 urte baino gehiago dituzten margoak aurkitu zituzten bertako miaketa lanetan aritu ziren Antxieta elkarteko kideek. Lan horri eskerrak, besteak beste, ahuntz, orein eta zaldi irudiak ikusi ahal izan dituzte bertaratu direnek.