Danborrada antolatzeko hurrengo bi urtetarako lan taldeak gaur asteazkenez osatuko dira
— 2017-03-22Danborrada berrantolatzen ari den taldeak idatzi hau bidali digu postontzira:
Guraso adiskideok,
Dakizuen bezala, azken hilabeteetan danborradaren antolaketarako hainbat bilera egin dira. Urteroko antolaketa errazteko gurasoen partaidetza ezinbestekoa da (250 ume inguruk hartzen du parte). Martxoak 9, ostegunez, gurasoen bilera egin zen eta honako hau adostu zen:
Danborradaren antolaketan lantaldeak osatuko dira:
- Arropa
- Entseguak eta maiatzaren 3a
- Udaletxea – Eskola
- Karroza (eskulan taldea osatuta dago)
- Guraso Elkartea (diru kontuak emango ditu eta zozketak behar izan ezkero ere bai)
Arropa eta entsegu taldeen antolaketarako arduradunak behar direnez, hurrengo astean bilera bat egingo dugu arduradunak finkatzeko (gutxienez 2 urte). Aukera egongo da LH –ko edozein mailetako guraso bolondresak aurkezteko, hala ere, taldea osatuko ez balitz, dagokion mailetako gurasoak zozketa bidez aukeratuko dira.
- Arropa taldea: 3 eta 4 mailak: 6 lagun, maila bakoitzeko 3
- Entsegu taldea: 5 eta 6 mailak: 6 lagun, maila bakoitzeko 3
Animatu zaitezte, gure haurrek eskertuko digute
Bilera eguna: Martxoak 22, asteazkena
Ordua: 17:15
Lekua: Udaletxeko pleno aretoan
Norbaitek bolondres aurkeztu nahiko balu eta bilerara etortzea ezinezkoa balitzaio, Esti Kortarekin jarri harremanetan 606 38 92 04
Egin zaitez bazkide