Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aurten ere ezingo dira Santakutz jaiak ohi bezala ospatu. Covid-19ak sortutako krisia dela eta, bertan behera gelditu dira herri eta hiri askotako festak, baita Santakutzak ere. Joan den urtean bezala, kalean ez baina etxeko balkoietan ospatzea erabaki dute maiatzaren 2 iluntzeko danborrada.
Balkoietako danborrada, ohiko orduan hasiko da, 22:30ean. Abesti guztiak joko dituzte ordu horretan. 23:15ean, Gurutzean jotzeko ohiko orduan, berriz ere abesti guztiei errepasoa emango zaie, eta amaitzeko, 00:00etan, plazan jotzen den orduan, azken aldiz joko dituzte kantak.