Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Guretik sortuak proiektuan parte hartuko duten artistak aurkeztu ditu Udalbitzak. Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea “gero eta urriagoa” dela uste du Udalbitzak eta hutsune horri aurre egiteko jarri dute martxan Guretik sortuak proiektua.
Guztira, 73 proposamen artistiko aurkeztu ziren bekara eta horietatik 26 hautatu dituzte: 16 ipuin, 5 antzezlan eta 5 film labur. Sortzaileek beren sormen lana egin ahal izateko hiru asteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Danel Lauzirika idazleak egingo du Zestoako egonaldia. Amancay Gaztañagaren zinema proposamena ere hautatuetako bat izan da eta Tafallan egingo du egonaldia Gaztañagak, Erika Olaizolarekin batera.