Albisteak

Datoren astelehean hasiko dira aurtengo udalekuak

Datorren astelehenean hasiko dira aurtengo udaleku ireki eta kirol udalekuak. 3 eta 12 urteko haur eta gaztetxoek izango dute zer gozatua lau astetan. Udaleku irekietan, guztira, 3 eta 8 urte bitarteko 121 umek hartuko dute parte. Horietatik 89 Zestoan, 17 Arroabean eta 15 Aizarnan. Kirol udalekuetan, berriz, 8 eta 12 urte bitarteko 92 gaztetxok hartuko dute parte.

Uda Gazte programa

Berrikuntza batekin dator aurtengo uda. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek Uda Gazte izeneko udaleku  izena emateko aukera izan dute. Programa bi zatitan banatu dute. Lehen zatia uztailaren 1etik 5era izango da.  Gero, Donosti Cup txapelketa dela eta, astebeteko etenaldia egingo dute, hainbat nerabek bertan parte hartzen dutelako. Amaitzeko uztailaren 15etik 19rako astean beste ekintza batzuk egingo dituzte. Arrakasta izan du gaztetxoen artean, guztira, 27 nerabek eman dute izena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide