Albisteak

Datorren denboraldiko futbol eskolan izena emateko aukera zabalik dago

Boluntario talde bat datorren denboraldiko futbol eskola antolatzen ari da eta proposamena zehaztuta dutenez Alebin eta benjaminak animatu nahi dituzte kirola eginez ondo pasatzera.
Saioak asteazkenero egingo dira, 17:00etatik 18:15ak arte benjaminek eta 18:30etatik 19:45arte alebinek. Irailen 18an hasiko da denboraldia eta maiatzaren 28an amaitu. Parte hartzeko 120 euroko kuota bakarra ordaindu beharko da ikasturte osorako. Hauek ordaintzeko orduan erraztasunak izango direla ere jakinarazi dute antolatzaileek. Futbol ekipamendua aparte ordainduko beharko da, baina aurreko urtekoak ere balioko du.

Alebinek, 2013-2014 urtean jaiotakoek, eta benjaminek, 2015-2016 urtean jaiotakoek, izango dute parte hartzeko aukera eta kontuan izan behar da, futbol eskolan parte hartzeko eskola kirolean ere apuntatuta egon behar dela antolatzaileen arabera, Diputazioak hala eskatzen duelako.

Izen emateak iraila erdialdera arte egin daitezke. Lehendik izena emanda daudenek ez dute berriro egin beharrik eta oraindik izena emateko daudenek 646416484 edo 615 75 13 72 telefono zenbakietara WhatsApp mezua bidali beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide