Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igande honetan egitekoak ziren Arroa Bira astebetez atzeratzea erabaki du Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak.
Bi ibilbide izango dira aukeran. Luzea, 14 kilometrokoa egin behar dutenak goizeko 9etan aterako dira Arroabeko plazatik. Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta, San Lorente, Agote eta Arroabea itzulia egingo dute.
Motza egiteko asmoa dutenak, berriz, 10:30ean aterako dira plazatik eta San Lorentetik Arroabera itzulia egingo dute. Han elkartuko dira bi ibilbideetan parte hartu dutenak.