Albisteak

Datozen asteetarako egitarau oparoa antolatu du Portale Kultur Elkarteak

Urteari amaiera borobila eman eta datorren berriari ongi etorria emateko egitarau oparoa antolatu dute Portale Kultur Elkartean. Datorren asteazkenean, Mikel Lizarralde BERRIAko kazetariak, Anari abeslari Azkoitiarra elkarrizketatuko du. Ondoren, bakarlariaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, arratsadeko 20:00etan hasita. Abenduaren 28rako, I. Portale Mus Txapelketa antolatu dute. Hitzordua gaueko 22:30ean izango da. Izen-ematea, 22:00etan zabalduko dute eta bikote bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu.

Urte berriaren etorrerarekin batera, Jokin Urain idazle eta preso ohiak “Amaren etxea” liburua aurkeztuko du urtarrilaren 2an, arratsaldeko 19:00etan. Presoen senideen 100 testigantza inguru bildu ditu Urainek kaleratu berri duen liburuan. Azkenik, urtarrilaren 4an, RODEO talde zestoarrak kontzertu akustikoa eskainiko du 19:00etan hasita.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide