Albisteak

[DEIALDIA] Sare sozialen inguruko esperimentua

Ei irakurle!

Esperimentu bat proposatu nahi dizugu. Iraileko aleko “Hiru Aulkitan” atalean sare sozialen gaia mahai gainean jarri dugu baina pixka bat gehiago sakondu nahi dugu. Horregatik, esperimentu bat egiteko 5 boluntarioren bila gabiltza eta esperimentu honetatik ateratzen ditugun ondorio eta hausnarketak urriko aldizkarian argitaratuko ditugu.

Esperimentua 10 egunez Internet existitu aurretik bezala bizitzean oinarritzen da. Deskonexioa graduala izango da, hasiera batean sare sozialik gabe, ondoren, Whatsapp-ik gabe, gero emaila, sms-ak eta, azkenik, egun batez mugikorrik gabe.

Zure buruari erronka bota nahi?

Animatu deskonexio digitalera!

 

Parte hartu nahi baduzu jarri gurekin kontaktuan info@danbolin.eus helbidera emaila edo 722 60 92 65 zenbakira Whatsapp mezua bidaliz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide