Albisteak

Dena prest dago Baserritarren eta Artisauen Azokarako Arroabean

Urtetik urtera indarra hartzen ari den Baserritar eta Artisauen Azoka egingo da gaur goizen Arroabean. Aurten inguruko ekoizle eta artisauekin osatutako 60 postu inguru izango dira. Ez da kopuru makala! Goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak azokak eta eguerdiko 14:00ak bitartean izango da zer ikusi, dastatu eta erosteko aukera.
Antolatzaileek bertaratzeko garraio publikoa lehenesteko mezua luzatu dute.
Zer aurkituko dugu azokan?
Artisautzaren kategorian, ehungintza, joskintza, bitxigintza, kosmetikoak eta ukenduak, zurezko jostailuak, saskigintzako gaiak, zapatagintza, zeramika, dekorazio-objektuak eta burdina forjatuzko lanak. Elikadura atalean barazkiak, ogi eta gozogintza, eztia, intxaurrak, pasta, gaztak, kontserbak, antxoak, infusio eta belarrak, foie, eta hestebeteak egongo dira. Jan eta edateko gunean Erlete Goikoa txakolina, Mardu eta Pascual Larrieta ardoak, Ekaingo sagardo ekologikoa eta Zampano garagardoa izango dira aukeran.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide