Pandemiak erabat baldintzatuta jokatuko dute aurtengo Binakako Emakume Master Cup txapelketa. Antolatzaileek aurrekoak bezalako txapelketa bat egiteko asmoa zuten baina egoera dela eta, moldatu egin behar izan dute.
Guztira, 16 pilotarik hartu dute parte txapelketan, zortzi bikotetan banatuta. Hiru asteburutan jokatu dute txapelketa eta igande honetan izango da final handia: Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalaga Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Martxoaren 20an eskuratu zuten finalerako txartela Agirrek eta Arrizalagak, Leire Garai eta Oihana Orbegozoren aurkako partida 22 eta 8 irabazi ostean.
Igandeko finala Irungo frontoian jokatuko da baina pandemia dela eta, publikorik gabe izango da.Zaleek partida EITB1en zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera.