Albisteak

Diru sarrerak bermatzeko laguntza kentzearekin “desadostasuna” adierazi du Caritasek

Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko Caritaseko kideek agerraldia egin zuten ostegunean Loiolako Basilikan. Bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru sarrerak bermatzeko laguntza (DSBL) pixkanaka kentzeko hartutako erabakiarekin “desadostasuna” adierazi zuten.

Agerraldian azpimarratu zutenez, Aldundiak DSBL kentzeko erabilitako argudioak “ez dira onargarriak”, eta kaltetuei laguntzen jarraitzeko prest daudela adierazi zuten.

Zestoan 20 familiari baino gehiagori laguntzen

Xanti Ugarte Zestoako Caritaseko kidearen esanetan “Zestoan bertan 20 familiari baino gehiagori ari gara laguntzen”. Duela aste batzuk, etxebizitzen inguruko kanpaina bat habiatu zuten Zestoako Caritaseko kideek. Bertan, etxe hutsak dituzten herritarren laguntza bilatzen dute, etxebizitza horiek gehien behar dutenen eskura jartzeko.

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide