Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Donosti Cup txapelketako lehenengo faseko aurrenengo partida Zestoako Futbol Taldeko neskek. Madril C.F.F.C taldearen aurka jokatu zuten partida, Zubietan. Talde indartsua da Madrildarra eta zestoarrak asko saiatu baziren ere, ez zuten partida irabazterik lortu, 0-7 galdu zuten.
Gaur, asteartea, WWS Bartzelonaren aurka jokatuko dute, arratsaldeko 19:30ean hasita, Donostiako Puio futbol zelaian. Lehen faseko azken partida, Intxaurdi A taldearen aurkakoa izango da. Asteazkenen honetan jokatuko da, eguerdiko 13:00etan, Azpeitian.